15 hilabeteko haur bat hil zen larunbatean Barakaldon Gurutzetako erietxean, 'streptococcus pyogenes' gaitzak jota, Osakidetzak gaur esan duenez. Haren ahizpa -lau urtekoa- eta sei gelakide ere ospitalera eraman zituzten, baina ez dute gaixotasun hori; sukarra, gehienez ere. Laudioko Ikastolako kidea zen hildako neskatila.
Eztarrian eta azalean dagoen bakterio bat da 'streptococcus pyogenes', eta zaila da atzemateko.
Erietxean sartu eta hamabi ordura zendu zen haurra. Beste gelakide haien artetik bi daude oraindik Gurutzetan, baina arriskutik kanpo.
Atzo neska haren gelako gurasoak bildu zituzten Osakidetzako arduradunek, umeei eman beharreko antibiotikoa emateko. Bi irakaslek ere hartu dute antibiotikoa. Herriko osasun zerbitzua ere jakinaren gainean jarri zuten.
gizartea
15 hilabeteko neska bat zendu da Gurutzetako erietxean, 'streptococcus pyogenes' gaitzagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu