19 urteko gazte bat hil da trenak harrapatuta, Laudioko Areta geralekuan

2016ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LAUDIO. Emakume gazte bat hil zen atzo Laudion (Araba), Renfeko tren batek harrapatuta. Bilborako bidean zihoan tren batek harrapatu zuen 19 urteko gaztea, Areta geralekutik gertu, 17:30 inguruan. Arrigorriagakoa zen hildakoa (Bizkaia). Ertzaintza ezbeharra ikertzen ari da, baina istripua izan zen hipotesia dute nagusitzat. Treneko gidaria Basurtuko ospitalera (Bizkaia) eraman zuten, nerbio-krisialdiak jota. 20:30ak arte etenda egon zen trenen joan-etorria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.