Trafiko istripu larri bat izan zen atzo arratsaldean Beriainen, Nafarroan. NA-6009 errepideko 2,6. kilometroan, auto bat errepidetik atera zen, eta, ondorioz, 20 urteko gazte bat hil zen. Bakarrik zihoan autoan.
18:03an jaso zuten istripuaren berri Nafarroako larrialdiak kudeatzeko gunean. Iruñeko suhiltzaileak, anbulantzia bat eta foruzainak bertaratu ziren. Tamalez, ezin izan zuten ezer egin gaztea bizirik atera zedin.
Foruzainak zer gertatu den ikertzen ari dira.