Komunikabideak

200 kandela 'Hitzen' alde

Herrialdeetako Hitzek 200. zenbakia argitaratu dute gaur. Ospakizun gisa, zenbaki berezia prestatu du Ipar Euskal Herriko Hitza-k.

jarraia108469.jpg
2015eko otsailaren 27a
11:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Argazkien lekuan ilustrazioak erabili ditu Ipar Euskal Herriko Hitza-k aktualitatea jorratzeko. Irene Bordarenak dira marrazkiak, eta, ohi bezala, ostiralarekin argitaratu da 200. zenbakia.

200. zenbakia dute Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako Hitzek ere. 2010eko azaroaren 5ean kaleratu zuen lehen zenbakia Gipuzkoako Hitza-k, eta Nafarkaria-k utzitako hutsunea bete zuen Nafarroako Hitza-ren sorrerak. Apiriletik aitzinera, irudi digitala goitik behera berrituko du Nafarroako Hitza-k: webgune propioa eta itxuraldatua, Twitter kontua, presentzia bestelako hedabide eta atarietan...

2010eko azaro hartan sortu zen Bizkaiko Hitza ere. Denbora honetan guztian, denera bi milioi Bizkaiko Hitza banatu dira. Lurralde mailan euskaraz banatzen den aldizkari bakarra da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.