Hezkuntza

2009-2010eko ikasturtean, lehen hezkuntzako hamar ikasletik zazpik D ereduan ikasi zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Lan Hezkuntzan, %9 handitu zen matrikulazioa euskarazko ereduan.

2011ko martxoaren 21a
15:57
Entzun

Eustatek gaur jakitera eman duenez, 2009-2010eko ikasturtean nabarmen egin zuen gora euskarazko matriklulazioak. Lehen Hezkuntzan, hamar ikasletik zazpik ikasi zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan D ereduan. Portzentaje txikiagoa da bigarren hezkuntzan, non ikasleen %69k ikasi zuten euskaraz. Bigarren Hezkuntzan, gaztelaniazko ereduan %18 aritu ziren, eta %23 eredu mstoan.

Lan Heziketan, oraindik ere nagusi da gaztelaniazko eredua: ikasleen %74 aritzen dira gaztelaniaz. Hala ere, 2009-2010eko ikasturtean %9 handitu zen euskarazko matrikulazioa. Gainera, Lan Heziketan matrikulazioak bi mailatan handitu ziren.

Eustaten emandako datuen arabera, Batxilergoan aipatutako ikasturtean hautsi egin zen azken bederatzi urteetako beheranzko joera, matrikulazioa %0,5 handitu baitzen. Batxilergoa egin zuten ikasle gehienek hizkuntzen arloan egin zuten; hain zuzen, %85ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.