22 urteko bi lagun hil dira Berantevillan izandako auto istripu batean

Beste lagun bat larri zauritu da, eta Txagorritxuko ospitalera eraman dute.

Bi ertzain, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
Bi ertzain, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
Paulo Ostolaza.
2025eko abuztuaren 10a
14:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Auto istripu lazgarria izan da gaur 07:20 aldera N-124 errepidean, Berantevilla parean (Araba). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 22 urteko bi lagun hil dira, bata Cintruenigokoa (Nafarroa) eta bestea Logroñokoa (Espainia). Beste pertsona bat larri eraman dute Txagorritxuko ospitalera.

Bi ibilgailuk elkar jo dute. Istripuan hildako biak ibilgailu horietako batean zihoazen, eta zauritutakoa, bestean. Istripuaren ondorioz errepidea itxi behar izan dute pare bat orduz, baina 10:45 aldera zabaldu dute berriro.

Hildakoen gorpuak auzitegi medikuntzako institutura eraman dituzte, autopsia egiteko, eta Polizia ikertzen ari da istripua nola gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.