22 urteko mutil bat atxilotuta, bikotekide ohia jotzea egotzita
BILBO. Kale erdian bikotekide ohia jotzea egotzita, 22 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo goizaldean Bilbon, Deustuan. Kalean zebilen gizon batek ikusi zuen erasoa; neska laguntzera joan zen, eta hari ere eraso egin zion mutilak, Ertzaintzak berri eman duenez. Gasteizen beste gizon bat atzeman dute, 30 urtekoa, kalean bikotekideari eraso egitea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu