Senideen lehentasuna hori dela berretsi zuen asteazkenean, Iñigo Iruin abokatuak, 'Naparra auzia' eraman duenak. Auzi horren argibideak nork eman ditzakeen ere ziur da Iruin. "Orain dela 25 urte Estatuko inteligentzia eta informazio zerbitzuetan zeuden goi karguek Naparrarekin gertatutakoaz datu garrantzitsuak eman ditzaketela badakigu". Atzo Donostian emandako prentsaurrekoan esan zuen hori. Dena den, gorpuzkinak bilatzeko lagungarria izan daitekeen albisteren bat norbaitek izango balu familiarekin edo Iruinekin harremanetan jartzeko eskatu zuten.
Izan ere, gorpuzkinak bilatu ahal izateko ikerketak geldituta daude, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak 'Naparra auzia' eraman zuenak iazko urriaren 4an auzia artxibatzea erabaki zuelako. Morenok auzia ixteko erabili zuen argudioa da harrigarriena eta etsigarriena familiarentzat.
«Desagertzearen atzean deliturik ez»
Auzia artxibatzeko argudioen artean, epaileak dio ezin dela frogatu Naparraren desagertzearen atzean deliturik izan zenik, baina BVEk behin eta berriz hartu zuen ekintza bere gain. "Horren arabera, Naparra nahita desagertu zen, egun jakin batean, inori ezer esan gabe, nahiz eta jakin horrek familiari sufrimendua eragingo ziola. Hipotesi hori onartezina da".
Auzia irekitzeko itxaropenari heldu nahi dio, halere, familiak. Horretarako, froga berriak behar lituzkete, ordea. Izan ere, familiak ez du inolako zalantzarik Jose Migel Etxeberriaren desagertzea eta heriotza "estatu terrorismoaren" ekintza izan zela. "Batallon Vasco Español izena erabiliz mertzenarioek egin zuten ekintza zela ziur dago familia, eta horien atzean Perret anaien esku hartzea dagoela uste du", esan zuen Iruinek.
Politika
25 urte dira gaur, 'Naparra' azkenengoz ikusi zutela
25 urte bete dira gaur Jose Migel Etxeberria =i Naparra =i azkenekoz ikusi zutela. Komando Autonomoetakoa zen. Errefuxiatuta zegoen Iparraldean. 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azkenekoz. Desagertu eta gutxira Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zituen haren bahiketa eta hilketa, Deia eta Egin egunkarietara egindako deietan. Gorpuzkinik ez da agertu. Sufrimendu hori amaitzeko, gorpuzkinak bilatzea da senideen lehenengo nahia. Bihar omenaldia egingo diote, Lizartzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu