25. urtez, jaialdia egingo dute gaur Gipuzkoako eskola txikiek, Larraulen

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Gipuzkoako eskola txikiek urteroko jaialdia ospatuko dute gaur, Larraulen. Ekitaldi berezia izango da aurtengoa, mende laurden bete baitu landa eremuko eskolen ospakizunak. Urteurren horren harira, dokumental bat prestatu du Eskola Txikietako Gurasoen Koordinakundeak, eta gaur bi alditan emango dute, jaiean bertan: 11:00etan eta 16:00etan. Gurasoak, irakasleak, ikasleak eta udal ordezkariak ageri dira lanean.

Egun osorako, egitarau betea prestatu dute. 10:00etan hasiko dituzte ekitaldiak, txupinazoarekin. Eskulanak egiteko tailerrak, puzgarriak, erakusketak eta horrelakoak izango dira batean eta bestean; Pirritx eta Porrotx ere Larraulen izango dira. Ekitaldi nagusia eguerdian egingo dute, eta gero, bazkaria, 13:00etan. Arratsalde parterako, berriz, musika daukate iragarria: Kupela taldea. Festa giroan, eskola txikiek daukaten garrantzia nabarmenduko dute 25. urtez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.