Polizia operazioa

26 grafitigile atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian pintaketak egiteagatik

Metroetan eta trenen bagoietan pintaketak egitea egotzita atzeman dituzte; 463 delitu leporatu zaizkie guztira.

Grafitiak Gasteizko tren geltokiko horma batean. Artxiboko irudia. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 9a
19:00
Entzun

Poliziak 26 pertsona atxilotu ditu Hegoaldeko zenbait herritan grafitiak egitea leporatuta. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, metroetan eta trenen bagoietan pintaketak egitea egotzi diete atxilotuei. 463 delitu leporatu dizkiete grafiti horiek direla eta.

Emandako datuen arabera, Poliziak joan den urteko udaberrian abiatu zuen ikerketa, ohartu zirelako grafitiekin lotura zuten hainbat delituren egiletzak argitu gabeak zirela. Zehaztu dutenez, batik bat argazkiak baliatu dituzte grafitigileak nor ziren ikertzeko. Pintaketen sinaduretan jarri dute arreta.

Auziaren harira zabaldutako informazioan ez dute argitu 26 atxiloketetako zenbat izan diren Euskal Herrian. Edonola ere, adierazi dute batzuk Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izan direla; beste batzuk, atzerrian. Beste datu bat ere plazaratu dute: Poliziak azaldu du metroetan eta tren bagoietan eginiko grafitiek bi milioi euro inguruko kostuak eragin dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.