Mendia

27 urteko mutil bat hil da Atxarten, eskalatzen ari zela erorita

Kantabriako (Espainiako) 27 urteko mutil gazte bat hil da Bizkaian, Urkiolako parke naturaleko Atxarteko harrobian, eskalatzen ari zela erorita. Atzo goizean abiatu zen Atxartera eskalatzera, eta iluntzean itzuli ez zenez, desagerketaren abisua eman zuten etxekoek. Gaur goizeko bederatziak eta laurdenetan aurkitu dute ertzainek mutil gaztea, gorpu, buruan kolpe handi bat zuela.

2004ko otsailaren 4a
17:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskalatzailearen familiak Santoñako (Kantabria) Guardia Zibilari eman zion aurrena abisua, eta handik eman zioten Ertzaintzari desagerketaren berri. Atxarteko harrobian topatu dute gaur goizean gaztearen hilotza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.