Epaiketak

28 gazteen absoluzioa aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute azaroaren 8an

“Epaiketa politikoen aurka”, laranjaz jantziko dute Iruñea 'Laranjaz blaitu' lelopean.

Mobilizazioaren aurkezpena. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Lohizune Amatria.
2014ko urriaren 13a
17:02
Entzun

Segiko kide izatea leporatuta auzipetutako 28 gazteak askatzeko eskatuko dute azaroaren 8an, Iruñean. "Dei bat da aktibazio pertsonalerako, elkartasunerako eta konpromisorako", azaldu du Maritxu Bolinagak. Iruñerriko Herri Harresia plataformak deitu du mobilizaziora, Txantreako, Arrotxapeko, Burlatako, Atarrabiako, Donibaneko, Antsoaingo, Zizurko eta Barañaingo herri harresiekin batera. "Onartuko dugun epai bakarra absoluzioa da".

Plataformako kideen ustez, epaiketaren lehenego egunetan argi gelditu da zein den prozesuaren izaera. "Atxiloturik egon ziren bitartean tortura larriak jasan zituztela salatu zuten gazteek epailearen aurrean; batzuen kasuan, euren burua autoinkulpatu zutela jasandako presio eta tratu txarren ondorioz. Autoinkulpazio horiek dira haien kontrako froga nagusiak", azaldu du Bolinagak. Maiatzean epaitutako berrogei gazteen epaia ere izan du gogoan, eta epaileak gazteen ikomunikazio aldian sinatutako autoinkulpazioak irmotasunez baliogabetu zituela gogoratu du. Horregatik, epaiketa "zentzugabea" dela salatu dute: "Epaiketa politikoa da, militante politiko batzuen kontrakoa". 28 auzipetuetatik bederatzi Iruñerrikoak dira.

Auzipetuen absoluzioa lortzeko helburuarekin, herritarrak aktibatzeko deia egin du Iruñerriko Herri Harresiak: "Ezinbestekoa da denon artean herri harresiak eraikitzea, gure auzokideak babestuko dituen pareta solidarioak altxatzea". Naranjaz blaitu. Askatasun eta eskubide zibilen alde, epaiketa politiko gehiagorik ez. 28ak ere libre lelopean egingo dute hurrengo mobilizazioa, laranjaz jantzita. Azaroaren 8an izango da, 17:30ean, Antoniuttin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.