28 hizkuntzatatik euskararako hiztegiak aurkeztu dituzte
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak udalen esku jarri ditu 28 hizkuntzatatik euskararako hiztegiak. Diputazioaren arabera, 140 hizkuntzatik gora hitz egiten dira Gipuzkoan, eta helburua da etorkinek oinarrizko kontzeptu horiek euskaraz esateko modua izatea. 75.000 ale argitaratu dituzte. Euskara elkarteen federazioak, Topaguneak, jarri zituen martxan hiztegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu