Astelehenean gertatu zen ezbeharra. 3 urteko haur bat Sestaoko (Bizkaia) etxe bateko hirugarren solairuko balkoi batetik erori zen.
Oraindik ez dakite zergatik erori zen. Burua baranda baten kontra jo zuen erortzean. SOS Deiak-eko langileek Gurutzetako erietxera eraman zuten. Haurrak ez zuen konortea galdu artatu zutenean.