Erasoa

32 urteko gazte bat hil da Tuteran, jipoi baten ondorioz

Igande goizaldean korderik gabe aurkitu zuten kalean. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

2010eko apirilaren 12a
07:43
Entzun 00:00:0000:00:00
32 urteko gizonezko bat hil da bart Nafarroako Ospitalean, Iruñean, igande goizaldean Tuteran eman zioten jipoiaren ondorioz.

Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, igande goizaldean Tuterako kale batean korderik gabe aurkitu zuten, buruan kolpe handiak zituela. Tutera bertako Sofia Erregina erietxera eraman zuten aurrena, baina larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitalera eraman zuten helikopteroz. Han larrialdiko ebakuntza egin zioten, baina, hala ere,hil egin da.

Jipoiaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.