33 urteko espetxe zigorra gizon bati, zazpi haurrez abusatzeagatik

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Espainiako Auzitegi Gorenak 33 urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati 2014an Bilboko eskola bateko irakasle zela 7 eta 9 urte arteko zazpi haurri sexu ukituak egiteagatik. Gainera, ezingo da hiru urtez 12 urtez azpiko haurren irakasle izan. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ezarri zion zigorra lehenik, eta Gorenak atzera bota du gizonaren defentsak jarritako helegitea. Sei haurrez eskolan abusatu zuen, eta zazpigarrenari haren etxean egin zizkion ukituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.