Emakume bat hil da Forondako (Gasteiz) sarreran, auto batek harrapatuta. Gertakariak N-622 errepidean izan dira, bitan banatzen den puntuan: Arriagaren eta Zadorra etorbidearen artean. Ertzaintza ezbeharraren zergatiak ikertzen ari da, eta, zirkulazioa desbideratzeko, bi bideak itxi ditu, eta trafikoa alboko bidetik desbideratu du.
Beste ezbehar bat, Zornotzan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 28 urteko moto gidari bat hil zen atzo gauean Zornotzan (Bizkaia), N-634 errepidean. 21:30ean jaso zuten larrialdi zerbitzuek moto horren eta auto baten arteko ezbeharraren abisua.
Sendagileek hor bertan artatu zuten moto gidaria, baina hil egin zen. Zer gertatu den ikertzen hasi da Ertzaintza.