Gizartea

40 urteko gizon bat hil da Zizur Txikian, auto istripuan

2009ko ekainaren 13a
18:57
Entzun 00:00:0000:00:00
40 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Zizur Txikian (Nafarroa), auto istripuan. 14:50ean izan da ezbehara, AP-15eko 87. kilometroan. Gizonezkoa Seat Toledo markako autoan zihoan. Foruzainak istripua ikertzen ari dira.

Mallabian (Bizkaia), bost autoren arteko istripua jazo da, Trabakua mendatean, eta zazpi lagun zauritu dira. 11 urtetik 46ra arte dituzte zazpiek, eta haietako bat helikopteroan eraman dute erietxera -besteak, anbulantzian-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.