Emakumeen aurkako indarkeria

49 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon bikotekideari erasotzea egotzita

Emazteari lepotik heldu eta hiltzeko mehatxua egin ziolakoan, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia). Eskopeta bat ere atera zuen une batean 49 urteko A.I.L.k. Andreak ertzainei agertu zienez, lehenago ere sarritan egin zion gizonak hiltzeko mehatxua, eta eraso fisikoak ere jasan zituen.

2006ko urtarrilaren 4a
11:34
Entzun
Atzo iluntzean, bederatzi eta erdiak aldera, Barakaldoko Reketa kaletik emakume baten telefono deia jaso zuen Ertzaintzak. Bikotekideak lepotik helduetahiltzeko mehatxua egin ziola azaldu zien andre horrek ertzainei; halaber, liskarraren une batean A.I.L.k eskopeta bat zorrotik atera zuela, nahiz eta emakumezkoa apuntatzeko imintziorik ez egin.

Hori guztia entzunda, bikotearen etxera joan zen Ertzaintza, eta 49 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, emazteari eraso egitea egotzita. Etxeko eskopeta guztiak konfiskatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak