66 urteko motorzale bat hil da Berroetan, zuhaitz bat jota

Errepidetik irten da ibilgailua gauerdia baino lehentxeago.

Istripua izan duen motorra, gaur, Berroetan. FORUZAINGOA
Istripua izan duen motorra, gaur, Berroetan. FORUZAINGOA
Paulo Ostolaza.
2025eko irailaren 28a
09:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

66 urteko motorzale bat hil da bart gauean Berroetan (Baztan, Nafarroa). Ibilgailua errepidetik irten eta zuhaitz bat jo du NA-2540 errepidean.

Foruzaingoak gauerdia baino lehentxeago izan du istripuaren berri. Bertaratu dira zenbait patruila, suhitzaileak eta anbulantziak, baina ordurako hilda zegoen motorzalea. 

Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.