70 eta 60 urteko «gazteak», eta adingabeak hautagai

2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Poliziaren txostenetako «kutsatuen zerrenda» ez du goitik behera aztertu, denbora faltagatik, baina zeharo gezurtatu du koalizioaren defentsak. Hala, gazte topaguneetan parte hartzea leporatu zieten bi hautagai 60 eta 70 urtekoak direla jakinarazi du; bestalde, osabarekin nahastutako hautagai bat aurreko bozetan legez kanpo utzitako zerrenda batean hautagai aurkeztu zela ageri zen polizia txostenetan, orduan adingabea izanik. Poliziak «independente» gisa aurkeztutako asko EAko edo Alternatibako militanteak dira. Gisa berean, GazteHerriaren ekitaldietan parte hartu zuten EAko eta Alternatibako gazteak Segikoak direla zioten polizia txostenek, edo duela bi hamarkada Jarrairen jai batean parte hartzea ere kutsatuta egotea da, Poliziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.