gizartea

72 ume eta gaztetxo erreskatatu dituzte Burgiko kanpamenduan, ekaitzagatik

Begiraleekin batera zeuden. Madrilgoak dira, eta ondo daude. Burgiko frontoian pasatu dute gaua.

2009ko uztailaren 17a
10:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Madrilgo 72 ume eta gazte eta haien begiraleak Burgiko kanpamenduan (Nafarroa) kanpin dendak jartzen ari zirela ekaitzak bete-betean harrapatu zituen, eta Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Atzo gauean izan zen gertaera.

Begirale batek eskatu zuen laguntza, 22:54an, errepidean Guardia Zibila ikusi zuenean. Honek abisua eman zien foruzainei eta Nafarroako SOSi, eta horiek hainbat ibilgailu bidali zituzten Burgira.

6 eta 18 urte arteko lagunak dira 72 horiek, eta onik daude. Burgiko frontoian pasatu dute gaua. Gurutze Gorriko eta DYAko kideen laguntza izan dute gaua ahal den erosoen pasatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.