Politika

75 herriko taberna beste sei hilabetez administratzaile judizialaren menpe mantentzera erabaki du Garzonek

75 herriko taberna eta kultur elkarte adminstratzaile judizialaren menpe jartzea erabaki zuen joan den maiatzaren 9an Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Neurri hori beste sei hilabetez luzatzea erabaki du orain.

2003ko azaroaren 12a
18:11
Entzun
Espaniako Efe albiste agentziak iturri judizialak aipatuz jakinarazi duenez, maiatzetik orain arte herriko taberna eta elkarte horien egoera kontableari buruzko informazioa jasotzera mugatu du bere lana, eta ez du oraindik bestelako kudeaketa neurririk aurrera eraman.

Iturri horien arabera, Garzonek herriko tabernen inguruan har zezakeen neurririk "arinena" da administratzaile judiziala ezartzea, "enplegatuei lanpostuari eusteko aukera ematen baitie". Herrik tabernak eta gainerako elkarteak ETArekin lotzen ditu Garzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.