75 urteko gizon bat hilik aurkitu dute Fruizen

Atzo arratsaldetik zegoen desagertuta.

Fruizeko (Bizkaia) kale bat. AITZ LOIOLA / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko ekainaren 16a
13:38
Entzun

75 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu du Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak (ZEU), gaur, Fruizen (Bizkaia), 12:30ak inguruan. Gizonezkoa atzo arratsaldean desagertu zen, 19:30ak inguru zirenean. Gorpua herriko erreka baten inguruan topatu dute, haren bizilekutik gertu. Ertzaintzak Efe berri agentziari adierazi dionez, autopsia egingo diote, zergatik hil den argitze aldera.

Haren senideen arabera, hildakoa familiaren baratzean zegoen atzo arratsaldean, eta ez zen etxera itzuli. Ingurukoak hura bilatzen hasi ziren, baina, aurkitzen ez zutela ikusita, 112ra deitu zuten 00:00ak pasatuta zirenean. Kontuan hartu behar da joan den ekainaren 1etik gauerditik goizeko seiak artean ZEUk debekatua duela mendian eta itsasoan erreskateak egitea. Hain zuzen, tarte horretan ere berriro erreskateak egiteko baimena eskatu zion unitateak Eusko Jaurlaritzari, duela egun batzuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.