90 urteko emakume bat hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Gasteizko Udaltzaingoak adierazi duenez, semafororik gabeko oinezkoendako pasabide batean gertatu da ezbeharra.

2025eko uztailaren 16a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto batek 90 urteko emakume bat harrapatu zuen atzo arratsaldean Gasteizen, eta iluntzean hil egin zen, ospitalean. Gasteizko Udaltzaingoak eman du ezbeharraren berri, eta gertatutakoa ikertzen ari da.

Ezbeharra semafororik gabeko oinezkoendako pasabide batean gertatu zen: emaztekia autoaren azpian gelditu zen harrapatuta, eta zauri oso larriak zituen. Auto gidariak 79 urte zituen: ikertzen ari dira, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.