Trafikoa

A-15 autobidea erabat moztuko dute asteburuan, Gipuzkoa eta Nafarroa artean

San Lorenzo-Larre tuneleko berritze lanak egiteko moztuko dute errepidea, urriaren 27ko 8:00etatik urriaren 29ko 8:00etara.

A-15 autobideko San Lorenzo tunelak. GOOGE MAPS
2018ko urriaren 24a
19:46
Entzun

Lau hilabeteko lanen ondoren, A-15 autobideko San Lorenzo-Larre tuneleko lanak amaituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, asteburu honetan. Berritze lan horietarako, erabat itxiko dute Leitzarango autobidea, Gipuzkoa eta Nafarroa artean.

Donostiako noranzkoan, Berastegiko (Gipuzkoa) lotunetik aurrera egingo da mozketa, eta, Iruñeko noranzkoan, berriz, Andoaingo lotunetik (Gipuzkoa) aurrera. Trafiko etena larunbatean hasiko da, 08:00etan; asteleheneko ordu berera arte iraungo du.

Aldundiak azaldu duenez, A-15 autobidea Donostiako noranzkoan erabili nahi dutenek, GI-2130 errepidea hartu beharko dute Berastegin, Tolosara (Gipuzkoa) heldu eta han N-I errepidea hartu arte. Alderantzizko bidea egin beharko dute Andoaindik Iruñeko noranzkoan joan nahi dutenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.