Ekialde Hurbila

Abdel Aziz Rantisi Hamaseko buruzagi berria hil du Israelek

Abdel Aziz Rantisi Hamas erakundeko buruzagi nagusia hil du Israelek, Gazan eginiko hilketa selektiboan. Hamaseko burua zeraman autoa leherrarazi du Israelek Gazan, eta Abdel Aziz Rantisi handik gutxira hil da, ospitalean. Atentatuan, Hamaseko buruzagiaren bi bizkarzain ere hil dira.

2004ko apirilaren 17a
20:43
Entzun
Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko buruzagi nagusia hil du Israelek, Gazan. Abdel Aziz Rantisi iragan martxoaren 25ean izendatu zuten Hamaseko buruzagi goren, Israelek, beste hilketa selektibo batean, Ahmed Jassin xekea hil ostean.

Atzo arratsaldean, Israelek Hamaseko buruzagiaren autoa leherrarazi zuen Gazan, airetik eginiko erasoan. Israelgo Gobernuko iturriek baieztatu zuten "operazioa" berek egin zutela. Rantisi oso larri eraman zuten Shifa ospitalera, eta handik gutxira hil zen, ebakuntza gelan. Haren bi bizkarzain ere hil ziren Israelen hilketa selektiboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.