Murrizketak. Lege dekretuen baliozkotzea

Aberatsei zergak igotzea nahi du ELAk mozketak saihesteko

Martxak antolatu ditu CCOOk, bat Araban, bat Bizkaian eta bat Gipuzkoan; hirurek bat egingo dute Gernikan

ELAk, LABek eta ESK-k protesta bat egin zuten atzo Txagorritxuko erietxean, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
jon olano
2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Osasun eta hezkuntza arloetan murrizketarik ez egiteko, aberatsei zergak igotzea proposatu du ELA sindikatuko Arbako ordezkari Elena Gerenabarrenak. Egokitzat jo du mozketen aurka Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko duela iragarri izana, baina uste du Jaurlaritzaren jarrera «gezurretakoa» dela. Gerenabarrenak uste du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igaro arte jokabide horrekin jarraituko duela Jaurlaritzak.

ELAk eta EILASek herenegun iragarri zuten ez dutela bat egingo hilaren 31ko greba deialdiarekin. LABek datorren astean jakinaraziko du aurrera egiten duen, eta ESK-k astelehenean erabakiko du zer egin.

Protestak bai, grebarik ez

Bestalde, sektore publikoaren aldeko martxak antolatu ditu CCOOk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Maiatzaren 27an, 28an eta 29an martxa bana abiatuko dira, eta Gernikan (Bizkaia) egingo dute bat, ekainaren 2an. Arabako zutabeak langabeziaren aurkako borroka ordezkatuko du; Bizkaikoak, zerbitzu publikoen aldekoa; eta Gipuzkoakoa, industria sarearen eta negoziazio kolektiboaren aldekoa.

UGTk adierazi du datorren asteartea, hilak 22, «borroka eta mobilizazio eguna» izango dela hezkuntzan, eta bat egingo duela egun horretarako deitutako protestekin. Aldiz, argitu du ez duela greba deialdirik babestuko, langileei beste «ahalegin ekonomiko» bat ez eskatzearren, eta irakaskuntzaren kalitatea ez kaltetzearren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.