politika

Abertzaleen Batasuna Baigorrin izango da igandean, baina ez du Aberri Egunerako deialdirik egingo

2011ko apirilaren 20a
13:28
Entzun

Abertzaleen Batasunak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurten ez du Aberri Egunerako deialdirik egingo. Igandean Baigorrin izango da AB, Nafarroaren Egunean, baina kultur ekitaldia ospakizun politiko batekin nahastea deitoratu du: "Uste izan ginuen Aberri Eguneko ekitaldi ideki eta bateratu eta iraupenean mugatu bat ahalko zela kokatu, trabarik sortu gabe Nafarroaren Eguneko kultur aldeari. Ezinezkoa izan da. Azken finean egun berean eta leku berean saihestezina den kultur ekitaldia, Nafarroaren Eguna, eta ospakizun politikoa den Aberri Eguna elkarbiziaraztea ideia on faltsua da".

ABk salatu duenez, euren hastapeneko "nahikari leial, ideki eta bateratuari beldurrik gabe eta hegemonia borondate argi batekin erantzun dio Independentistak sareak, bere ekitaldi bakarra inposatuz eta bateratua izaiten ahal zenari hastapenetik ezezkoa emanez". Independentistak sareko kideek, berriz, Baigorrin eta Gernikan ate guztiak zabalik daudela adierazi dute gaur, Basaizea elkarteko kideekin batera Baionan egindako agerraldian. Ixabel Etxeberriak eta Floren Aoizek Basaizearen eskuzabaltasuna eskertu dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.