Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak eta Eusko Alkartasunak (EA) agerraldia egin dute gaur, Baionan, Daniel Dergi eta haren familiari sostengua agertu, erasoaldi errepresiboa salatu eta "probokazio" horren aurka manifestazio baterako dei egiteko.
Manifestazioa uztailaren 16an izango da, 17:00etan, Baionako Euskaldunen plazatik abiatuta. Manifestazioak lelo hauek bilduko ditu: Aterabide politikoa orain, Euskal Herriaren ezagunepa, Presoen eskubide politikoak errespetatu eta Errepresioaren gelditzea.
Alderdi politikoetako ordezkariek gogoratu dute Dergik betea duela 12 urteko espetxe zigorra. Gehitu dute euroaginduen bidez "tresna errepresibo berri bat" jarri dutela martxan, frantziar herritartasuna duten militanteak Espainiaratzeko modu sinple bat bilatuz.
Agerraldian esan dute Deguiren atxiloketaz hitz egiteko momentu politikoa kontuan hartu behar dela. Azaldu dute, Aurore Martinen kasuaren inguruan sortutako herri mobilizazioak "esanahi politiko handiko" erantzun errepresiboa ekarri duel. Salatu dute prozesu demokratiko bat abiarazteko pausuak ematen ari diren honetan Espainiak ez duela norabide horretan pausorik emateko asmorik.
Frantziari gatazkaren konponbidean parte hartzea eskatu die
Agerraldian esan dute Frantziak gatazkaren konponbidearen parte izan behar duela, hauen ustez, bere jarduerak arazoaren zati dela erakusten baitu, "euroaginduak onartuz edo 150 preso etxetik hurrun bere kartzeletan mantenduz". Horregatik, Frantziari eskatu diote errepresio politika eten dezala eta Iparraldeari "herritarren gehiengoak eskatzen duen aitortza" eman diezaiola.