Abortuaren Legea Nafarroan bertan betetzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Nafarroan Abortuaren Legea bete dadin, neurriak hartzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari.NaBaik, PSNk eta NEBek babestu dute proposamena; UPNk eta CDNk, berriz, aurkako boza eman dute. NaBaiko parlamentari Asun Fernandez Garaialdek salatu du orain arte Nafarroako Gobernuak legearen interpretazio «maltzurra» egin duela. «Orain, ordea, ezingo du halakorik egin. Izan ere, legeak argi dio emakumeak hala eskatuz gero bizi den erkidego autonomoan abortatu ahal izango duela». Hori dela eta, «onartezina» iruditzen zaio Nafarroako Gobernuaren jokabidea.

Nafarroako Gobernua auzibidera emateko aukera aztertzen ari da PSN, Maria Txibite parlamentariak azaldu duenez. «Guk legea betetzea nahi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.