Europako Konstituzio Ituna

Abstentzioa %60,65ekoa izan da Hego Euskal Herrian; botoen %63,2 Itunaren aldekoa

Europako Konstituzio Itunari buruzko iritzia emateko aukera izan zuten atzo Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrek, Espainiako Gobernuak antolatutako erreferendumaren bidez. Hala ere, gehiengoak botorik ez ematea erabaki zuen: %60,65ekoa izan da abstentzioa. Botoa eman dutenen artean, ostera, %63,2 Konstituzio Itunaren alde agertu dira; %32,68k ezezko boza eman dute; %4,10 izan dira boto zuriak eta %0,32 baliogabeak.

2005eko otsailaren 21a
13:01
Entzun
Lau probintzia horiek banan bana hartuta, honakoak dira emaitzak:

ARABA

Abstentzioa: %58,97.

Bai: %66,3.

Ez: %29,5.

Zuri: %4,18.

Baliogabeak: %0,98.

BIZKAIA

Abstentzioa: %60,67.

Bai: %65,28.

Ez: %30,79.

Zuri: %3,93.

Baliogabeak: %0,80.

GIPUZKOA

Abstentzioa: %63, 27.

Bai: %56,07.

Ez: %40,77.

Zuri: %3,16.

Baliogabeak: %0,72.

NAFARROA

Abstentzioa: %58,28.

Bai: %65,30.

Ez: %29,22.

Zuri: %5,48.

Baliogabeak: %0,98.

Gipuzkoan ezezko jarrera nabariena

Datuak herrialdez herrialde aztertuta, Gipuzkoa izan da Europako Konstituzio Itunak babes txikiena jaso duen probintzia: batetik, abstentzioa beste herrialdeetan baino handiagoa izan da, eta, bestetik, ezezkoen kopurua ere bai.

Iruñeko datuak ere esanguratsuak dira. Izan ere, gainerako hiriburuetan baiezkoaren aldeko jarrera zabalagoa izan da probintziako batez bestekoa baino, baina Iruñean alderantziz gertatu da: parte-hartzea Nafarroa oro har hartuta baino eskasagoa izan da, eta ezezko botoen proportzioa, berriz, handiagoa. Zehatz-mehatz, botoen %34,75 ezezkoak izan dira, herrialdeko batez bestekoa baino bost puntu gehiago.

Berrespena %25ek baino ez

Halaber, Hego Euskal Herri udalerri askotan izan da irabazle ezezkoa, batik bat, Gipuzkoan: 88 udalerrietatik 65etan nagusitu da ezezkoa.

Funtsean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan oso berrespen txikia izan du Europako Konstituzio Itunak: abstentzioa zein ezezko botoak aintzat hartuta, hautesleen %25ek baino ez dute hitzarmenaren aldeko jarrera agertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.