Adin txikiko bat hil eta lau lagun zauritu dira auto istripu batean, Soraluze parean

Guztiak familia bereko kideak dira. Eitza tunelean gertatu da ezbeharra, eta AP-1 errepidea itxita dago Eibarrerako noranzkoan.

Eitza tunelaren sarrera, AP-1 errepidean, Soraluze parean. BERRIA
Eitza tunelaren sarrera, AP-1 errepidean, Soraluze parean. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2025eko abuztuaren 20a
08:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Istripu larria izan da gaur goizean AP-1 autobidean, Soraluze (Gipuzkoa) parean: adin txikiko bat hil da, eta beste lau lagun zauritu dira, guztiak familia bereko kideak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra 6:15ak aldera gertatu da, Eibarrerako noranzkoan, Eitza tunelaren barruan.

Abisua jaso bezain pronto bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak, anbulantziak eta ertzainak, eta zaurituta topatu dituzte ibilgailuan zihoazen bost lagunak. Mediku batek baieztatu du adingabearen heriotza, eta gainontzeko laurak Donostia ospitalera eraman dituzte.

Autoak Frantziako matrikula zuen, eta Ertzaintza ikertzen ari da istripua zerk eragin duen. Ezbeharraren ondorioz, AP-1 autobidea itxita dago noranzko horretan, eta trafikoa GI-627 errepidetik bideratzen ari dira, Bergara (Gipuzkoa) hegoaldeko irteeratik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.