Iraken inbasioa hasi zela sei hilabete

AEBek Iraken ezarritako Gobernuko kide bat larri zauritu dute atentatu batean

Indar okupatzaileek Iraken ezarritako Gobernuko kide bat, Aquila Al-Haximi, larri zauritu dute atentatu batean, Bagdaden. Al-Haximi etxetik ateratzen ari zela gertatu da erasoa: goizeko 08:45etan (06:45 Euskal Herrian), txoferrarekin eta beste lagun batekin autora sartu denean, tirokatu egin dute. Irakeko iturri ofizialen arabera, urdailean bi tiro ditu, beste bat sorbaldan, eta azken bat zangoan. Oso larri dagoela nabarmendu dute. Behin-behineko Gobernuko hiru emakumeetako bat da.

2003ko irailaren 20a
17:25
Entzun
Aquila Al-Haximi musulman xiita da, eta joan den uztailean, indar okupatzaileak behin-behineko Gobernuko kide izateko aukeratu zutenean, harridura sortu zuen haren izendapenak. Izan ere, Saddam Husseinen Gobernuan, Atzerri Ministerioan, kargua izan zuenAquila Al-Haximik. Tarek Aziz Saddamen erregineko lehen ministroarekin lotura estua izan zuela diote haren hurbilekoek.

Sei hilabete

Datorren astean New Yorkera joatekoa zen, hain zuzen ere, Nazio Batuen Batzar Nagusian parte hartzera.

Irakeko behin-behineko Gobernuko kide baten aurkako lehen atentatua da gaurkoa; inbasioa hasi zenetik sei hilabete bete diren egun berean jazo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.