Espainiako zuria deituriko zuriz estali dizkiote berinak AEK-k Baionan duen egoitzari. Erakinaren azpiko aldeko ostatuan(Kalostrape ostatuan) zein lehen solairuan (bulegoetan) aurkitu zituzten atzo goizean AEK-ko arduradunek leihoak margotuta. Beste aztarnarik ez zuten laga erasoa egin zutenek. Kolore hori erabiltzen dute maiz merkatariek saltokia ixteko asmoa erakusteko, eta ekintza honen egileek hori aintzat hartuta jokatu zutela pentsatzekoa da. Deus ez dago argi, ordea. AEK-ko arduradunek salaketa bat ezarri dute Baionako polizia etxean, gertakaria argitzeko bidean jartzeko.
Ez da AEK-k era honetako jazoera bat pairatzen duen lehendabiziko aldia. Baiona Ttipiko bertze hainbat ostatutan ere izaten dira noizean behin erasoak, eta, AEK-k aurretik pairatu izan ditu eskuin muturrarekin lotutako taldeen erasoak. Poliziaren ikerketak argitu beharko du oraingo kasu honetan zer gertaera klase izan den. Zenbaitek Espainiako estatu kolpearen 30. urtemugarekin lotu dute.
AEKren Baionako egoitzako beirak pinturaz estali dituzte
Eraikinaren azpiko Kalostrape ostatuan eta bulegoetan berinak zuriz margotu dituzte, Espainiako zuriz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu