Afrikako Batasunak Egipto zigor lezake "konstituzioaren aurkako aldaketengatik"

2013ko uztailaren 4a
17:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Afrikako Batasunak neurriak hartuko dituela iragarri du, Egiptoko armadak atzo Mohamed Mursi boteretik kendu ostean. Erakundeko ordezkariek Reuters agentziari jakinarazi diote Afrikako Batasunak Egiptorekin dituen jarduerak bertan behera utz ditzakeela atzo izan ziren "konstituzioaren aurkako aldaketengatik". Azaldu dute Afrikako Batasuneko Segurtasun eta Bake kontseiluko kideak bihar, ostirala, batu daitezkeela erantzun bat onartzeko.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.