euskal herria

Agirre Lehendakari Center "Euskadiren nazioartekotzea bultzatzeko palanka" izango da

Gaur goizean aurkeztu dute zentroa, Bilbon. Juan Jose Ibarretxe izango da zuzendaria. "Zentro honek gure burua ezagutzera ematen lagunduko gaitu eta gure garapen eredua kontrastatzen", esan du Urkulluk aurkezpenean. 2013a azken urteetako historiaren "urterik okerrena" da, haren arabera.

2013ko martxoaren 4a
14:18
Entzun

Agirre Lehendakari Center-en bitartez, gizarte, ekonomia eta politika esparruko harremanak bultzatzeko helburua izango duten ikerketak sustatu nahi dituzte. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, etorkizuna nazioartekotzea da, eta Euskadik "nortasun propioa" du; "munduari irekita" dago. 

"Lehen mailako proiektu bat da gure herriarentzako; Euskadiren iraganaren eta etorkizunaren arteko zubia", esan du Urkulluk. "Hau izaten ari da gure azken urteetako historiaren urterik okerrena", gaineratu du. Hori horrela, garrantzitsua deritzo etorkizunari begiratzeari: "Hortzak estutu eta aurrera egin behar dugu, ospea bilatu gabe".

Horrez gain, egitasmoan jarri duen gogoa bereziki eskertu dio Ibarretxeri, horretan zuzenean parte hartu duelako eta euskal eredua ezagutzera eman duelako. Sortzaile, babesle eta bidelagun guztiei ere eskertu die egindako lana.

Bizkaia Aretoan aurkeztu dute goizean Agirre Lehendakaria Center and Political Studies. Han izan dira Urkullurekin batera, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Ibarretxe Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria, Mario Fernandez Kutxabankeko lehendakaria eta Peter Coleman eta Andrea Bartoli Columbia Universityko eta George Mason Universityko ordezkariak. Hain justu, Columbia eta George Mason unibertsitateek sortu zuten Agirre Lehendakaria Center, eta arestian EHU batu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.