Agirrebarrenaren senideek auto istripua izan dute

2016ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aitor Agirrebarrena euskal presoaren senideek istripua izan zuten igandean, Salamancako kartzelatik bueltan zirela. Etxerat elkarteak jakinarazi du gertaera; Lizartzakoa (Gipuzkoa) da Agirrebarrena.

Senideak bisitatu ahal izateko presoen familiako eta lagunek «derrigorrean» bidaia luzeak egin beharra salatu du Etxerat-ek, eta oroitarazi du hirugarren istripua dela hilabetean: beste bi istripu gertatu ziren maiatzaren 14an eta ekainaren 4an. Horiek salatzeko, protestara deitu dute: atzo egin zituzten bilkurak Iruñean eta Gasteizen; gaur, Bilbon dute hitzordua, 19:00etan, Arriaga antzokiaren aurrean; eta asteazkenean bilduko dira Donostian, 19:00etan, Bulebarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.