Lehendakaritzan eman diote saria Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gaur arratsaldean.
Agustin Sanchez Lavega 1978an lizentziatu zen Zientzia Fisikoetan, orduan Bilboko Unibertsitea zenean (orain EHU). EHUn egin zen doktore 1986an Saturnoren atmosferari buruzko tesia eginda. 1994. urtetik katedraduna da ikertzailea, EHUren abaroan dihardu, eta lan handia egin du, bereziki, espazioaren arloko ikerkuntzak sustatzen. ESA Europako Espazio Agentziarekin eta NASArekin —AEBetakoa— jarduna da.
Asko eskertu du saria Sanchez Lavegak, eta esan du hau herri txikia dela biztanleei dagokionean, baina handia zientziari dagokionean.