Jose Ramon Beloki Diputazioko bozeramailea ere izan da bileran, eta batzarra amaitu ostean, agertu duenez, euren esku dagoen guztia egingo dute Astigarragan, Hernanin zein Donostian uholdeen kalteak jasan dituztenei laguntzeko. Nolanahi ere, inguru hori alkateek eskatubezala hondamendi eremu izendatzeko eskumena ez dela eurena argitu du, baizik eta Espainiako Gobernuarena. Halaber, Urumea behar bezala bideratzeko lanak Eusko Jaurlaritzako Ur Departamenduak egin behar dituela agertu du Belokik. Ondorioz, Jaurlaritzari eskatu diote "ahalik eta lasterren" bideratze lan horiek egiteko; funtsean, ibaiaren arroa sakon garbitzea eta urari bidea ezartzeko obrak amaitzea.
Belokiren arabera, Gipuzkoako Diputazioa da kalte handienak jaso dituen instituzioa. Esate baterako, errepideak Diputazioaren ondarea dira, eta gune asko guztiz hondatuta geratu dira. Diputazioko bozeramaileak agertu duenez, 382.000 euro ingurukoa da uholdeek beren ondarean egindako kaltea.
Nolanahi ere, herritarren jabetzek jasan dituzten kalteak ere handiak dira; besteak beste, sei nekazari etxaldetan etahainbat lantegitan kalte handiak egin dituzten uholdeek. Halaber, etxebizitza eta bestelako ondasun partikular asko hondatu dtuzte.
Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek, berriz, uholdeek kaltetu dituztenen egoera konpontzeko zein neurri ekonomiko hartu aztertzen ari direla jakinarazi du. Aurreratu duenez, mailegu arinen eta haien kostuen subentzioen ildokoak izango dira emango dituzten laguntzak.
Uholdeak Urumeako arroan
Ahalik eta lasterren Urumea behar bezala bideratzeko eskatu dio Gipuzkoako Diputazioak Jaurlaritzari
"Ahalik eta lasterren" Urumea ibaia bideratzeko lanak egin ditzala eskatu dio Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, joan den larunbateko euri jasen ondorioz, ibai horrek gainez egin zuen Hernani, Astigarraga eta Donostia pareetan. Zenbait lekutan kalte handiak egin zituzten uholdeek, batik bat, Astigarragan. Hain justu, herri horretako zein Hernaniko alkateekin bildu da gaur Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu