AHTa lotzeko lana eten dute Irun eta Astigarraga artean
GAINTXURIZKETA.Euskal Y-a Frantziako abiadura handiko linearekin lotuko duen hirugarren trenbidearen lanak bertan behera geratu dira lanen adjudikazioa lortu zuen Coprosa enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu ostean. Langileek elkarretaratze bat egin zuten atzo Gaintxurizketako (Lezo, Gipuzkoa) tunelaren obren aurrean. Batzar bat eskatu dute Adifekin eta Coprosarekin, «irtenbideak bilatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu