AHTaren aurkako bi ekintzaileri 18 hileko isuna jarri diete

Auzipetu bat absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak; beste biei ez die egotzi terrorismo delitua

Durangaldeko desjabetzeen aurka elkartu ziren atzo. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak AHTaren aurkako hiru ekintzaile epaitu ditu. Atzo jakinarazi zuten epaia. Markel Mendizabal absolbitu egin dute; Nahia Iglesiasi eta Nerea Zuloagari, berriz, hamazortzi hilabeteko isuna jarri diete, eta eguneko hamar euro ordaindu beharko dituzte. Epaiketaren kostuaren herena ere ordaindu beharko dute, eta Eusko Trenbideak enpresari 3.677,90 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko diote bien artean.

Bilboko tranbia Arriaga parean ustez geldiarazi, barruan harea hustu eta pintaketak egin zituztelako atxilotu zituen Ertzaintzak 2009ko ekainean. Fiskalak terrorismo delituengatik hiru urteko espetxe zigorra eskatu zuen euretako bakoitzarentzat, 24 hilabeteko isuna eta bederatzi urteko erabateko inhabilitazioa. Terrorismo delitua egozteko fiskalak ETA ere AHTaren aurka dagoela argudiatu zuen. Epaileak, baina, ez du pisuzko argudiotzat hartu, eta Euskal Herrian ETArekin zer ikusirik ez duten beste hainbat eragilek duten jarrera dela dio.

Durangon (Bizkaia), berriz, Abadiño-Durango trenbide zatia igaroko den lur sailak desjabetzeko ekitaldia egin zuten atzo, Lariz dorretxean. Elkarlanak deituta, hainbat lagun bildu ziren atarian, gaitzespena adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.