AHTaren aurkako desfile erromatarra, Iruñean

Ehunka lagun bildu dira aldarrikatzeko 2023an azpiegiturarako erabiliko diren 71 milioi euroak zerbitzu publikoak sendotzeko erabil daitezela

Erromatar desfilea, atzo, Iruñea erdigunean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
joxerra senar
Iruñea
2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Erromatarrek Pompaelo hartu dute berriro. Atzo eguerdian, parodiaren bidez, AHTaz trufatu ziren ehunka herritar Iruñea erdigunean. Protestaren buruan elefante zuri bat jarri zuten, onura baino askoz ere kalte gehiago ekarriko dituen AHTaren sinbolo gisa; jarraian Zesar eta Cleopatra zuzenduriko legio erromatar bat zihoan. Antzezpen horren bitartez, 2023an AHTrako jarriko diren 71 milioi euroak gastu sozialerako erabiltzea aldarrikatu zuten.

Horixe izan zen atzoko manifestazio bereziaren mezu nagusia. Parodiarako erromatarrak erabili zituzten, ekainean Tafalla inguruko AHTren obretan erromatarren garaiko gaztelu baten arrastoak agertu zirelako. Azpiegitura eraikitzen ari diren langileen baldintza txarrak direla eta, salatu zuten diru publikoarekin «esklaboak erabiltzen» direla. Amaieran, berriz, salatu zuten hobeago litzatekeela diru hori zerbitzu publikoak sendotzeko baliatuko balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.