AHTaren kontrako lau ekintzaile Itsasondoko meategi batean sartu dira gaur goizaldean, eta lurrazpian daude orduz geroztik, "AHTaren obrak eta horrek dakarren triskantza gelditzeko eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzeko".
Euren kideak eguerdian joan dira Goierriko lanen arduradunarenganaitxialdiaren berri eman eta lanak gelditzeko eskatzeko. Ordu erdi egon dira lanen arduradunaren erantzunaren zain, baina horrek ez die aurrerapenik eman. "Ardura lurrazpian daudenena dela esan digute, eta beraiek ez dutela ezer egingo", adierazi du AHTaren kontrako ekintzaile batek. Lanak geldituko dituzten ala ez ez diete ziurtatu.
Ertzaintza ere agertu da Goierriko lanen gunera, eta haiei ere azaldu die egoera AHTaren kontrako ekintzaileek. Lanak eta leherketak gelditu ezean, lurrazpian dauden lagunak "arrisku bizian" daudela ohartarazi diete ertzainei, baina horiek ez dituztela aterako erantzun diete, eta handik alde egiteko agindu diete.
Lanak gelditzeko ahaleginetan ari dira orain AHTaren kontrako ekintzaileak. Euskal Trenbideen Sarearekin harremanetan jarri dira egoeraren larritasunaz ohartarazteko, baina han ere ez diete aurrerapenik eman. "Egoraren larritasuna kontuan hartu eta kostatatzeko", Tolosako epaitegian salaketa jarriko dute arratsaldean, "lau pertsona lurrazpian egon arren arrisku horren aurrean inork esku hartzen ez duela salatzeko".
Gizartea
AHTaren kontrako lau ekintzaile lurrazpian sartuta daude, Itsasondoko meategietan
AHTaren kontrako mugimenduko kideak lanak gelditzeko ahaleginetan ari dira: lanen arduradunarengana joan dira obrak gelditzeko eskatzera, baina hark ez die aurrerapenik eman, eta ardura ekintzaileena dela esan diete. Lurrazpian dauden kideak "arrisku bizian" daudela ohartarazi dute ekintzaileek, leherketak edo lanak jarraitzeaz lurrazpian "istripu larria" gertatzeko arriskua dagoelako. Arratsaldean salaketa jarriko dute Tolosako epaitegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu