AHTaren lanak eragoztea egotzita, bi urteko zigorra
DONOSTIA. Gipuzkoako Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du AHTaren aurkako bi ekintzailerentzat. Beasainen (Gipuzkoa) egiten ari ziren lanak salatzeko, altzairuzko bidoi bati lotu zitzaizkion bi gazteak 2008ko ekainean. Lanetara zihoazen ibilgailuei sartzea eragotzi izana leporatu die Fiskaltzak. Suhiltzaileen esku-hartzea ordaintzeko ere eskatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu