Gizartea

Aiako ehunka bizilagun telefono gabe dira berriro, lapurretagatik

500 metro kable ebatsi dituzte bart.

2007ko azaroaren 1a
13:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Berriro ere telefono kablea lapurtu dute Aian (Gipuzkoa), eta, ondorioz, zerbitzurik gabe daude ehunka bizilagun -300 Telefonicaren arabera eta 800 Igor Iturain alkateak agertu duenez-.

Zehazki, Aia Villabonarekin lotzen duen errepide inguruan lapurtu dute oraingoan kablea, 500 bat metro, agi denez, kobrea saltzeko.

Joan den irailetik hainbatetan lapurtu dute telefono haria Aian, eta hainbatetan geratu dira telefono zerbitzurik gabe. Irail amaieran eta urri hasieran gutxienez sei aldiz izan ziren egoera horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.