euskal presoak

Aiala Zaldibar gazte independentista orduotan utziko dute aske, bermea ordainduta

2012ko ekainaren 13a
15:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Aiala Zaldibar gazte independentista hurrengo orduetan geratuko da libre, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako bermea ordainduta. Izpurako itxialdian parte hartu zuen iaz, beste zazpi gazterekin batera. 2011tik dago espetxean. Gasteiztarra da.

Jazint Remirez gazte independentista joan den astean atera zen kartzelatik, hogei mila euroko bermea ordaindu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.