Parlamenturako hauteskundeak

Ainhoa Aznarez izango da Ahal Dugu-ren zerrendako bigarrena

Nafarroako Ahal Dugu-k amaitu du Nafarroako parlamenturako hauteskundeetarako barne prozesua. Ainhoa Aznarez eta Ivan Mendez izango dira bigarren eta hirugarren Mikel Builen zerrendan.

afarroako Ahal Dugu-ko Ainhoa Aznarez eta Mikel Buil parlamentariak martxoan egindako agerraldi batean.. IDOIA ZABALETA, FOKU
2018ko azaroaren 27a
20:04
Entzun

Azaroaren 25ean amaitu zuten Nafarroako Ahal Dugu-ko kideek Nafarroako legebiltzarrerako zerrenda osatzeko bost eguneko prozesua, eta jakinarazi dituzte emaitzak. Mikel Buil buru zuen zerrenda izan da aurkeztutako bakarra —604 boto jaso ditu; 64 boto zuri ere izan dira—, eta zerrenda osatzeko hautagaiak aukeratu dituzte orain.

Nafarroako parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez (Iruñea, 1970) izan da boto gehien jaso duena, eta bera joango da bigarren lekuan. Haren atzetik, haugatai izango dira Ivan Mendez (Madril, 1973), Altsasuko zinegotzi Cirginia Alonso (Madril, 1967), Aznarezen idazkari Carlos Amatrian (Iruñea, 1983), Maria Ros Aranburu (Tolosa, Gipuzkoa, 1983), Iraia Aldako Vazquez (Irun, 1982) eta Iruña Erro (Iruñea, 1997).

Ahal Dugu-ko kideek azaldu dutenez, behin betiko zerrendetan aldaketak izan daitezke beste indarren batekin bat eginez gero, edo gizon eta emakumeen parekidetasuna bermatzeko.

Nafarroako Ahal Dugu-ko sektore kritikoko kideek Orain Bai izenarekin erregistratu zuten talde parlamentarioa, maiatzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.