Aintzat hartu dute ikurrina jartzeagatik Berako Udalaren kontra paratu helegitea
IRUÑEA. Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. epaitegiak aintzat hartu du Espainiako Estatuko abokatuak Berako Udalaren kontra jarritako helegitea, herriko jaietan udaletxean ikurrina jartzeagatik. Epaiaren arabera, gaur egungo legeriak ez du babesten «Nafarroa ez den beste autonomia erkidego baten ikurra» jartzea. Berako Udalak badu epai horri helegitea aurkezteko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu