Irudia Ondarroa

Aitari azken agurra egin dio Iparragirrek

2017ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ibon Iparragirre euskal presoa Ondarroara (Bizkaia) eraman zuten atzo, aitari azken agurra egiteko. Harekin zenean hil zen. Aitaren osasuna «oso larria» zela-eta eraman zuten. Alcala Mecoko (Madril) espetxean dago Iparragirre, eta Ertzaintzak zainduta eraman zuten aitarengana, eskuburdinak jarrita. Presoak gaixotasun larria dauka, eta hura aske uztea galdegin dute askotan; Euskal Herritik ez urruntzeko eskatu dute orain. Argazkian, Ibon Iparragirre, atzo, Ondarroara iritsi berritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.